Oiartzun 1-Añorga 2
Gaur arratsaldean Oiartzungo Karla Lekuonan Añorgak 2 eta 1 irabazi dio Oiartzun taldeari. Hartara, 2018ko Euskal Herriko Kopako 1. Multzotik Añorga pasatu da 2. fasera, pronostikoen arabera faboritoa Oiartzun zela pentsatzea bazegoen ere.
Mulier 5-Osasuna 4 (penaltietan)
Jokoa 0-0 amaitu ondoren, Mulier nagusitu da penalti jaurtiketan eta zuzenean pasako da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. fasera, 4. multxoan bi talde bakarrik egokitu direlako.
Aviron Bayonnais 1-Pauldarrak 11
Pauldarrak 2. multzoko lehen kanporaketa pasatu ondoren San Ignacioren aurka jokatuko dute hurrengo kanporaketa, 3. multzotik bigarren fasera pasako den taldea erabakitzeko.
Reala 3-Athletic 1: Reala 2018ko txapelketaren buru
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA II.EHTxapela 2017/18 Argazkia: Juan Carlos RUIZ / FOKU [naiz.eus] → berria.eus: Baten poza, bestearen ezina → naiz.eus: La Real se impone al Athletic en el derbi de Anoeta Reala 3 – 1 Athletic Reala: Moya; Raul Navas, Llorente,...Zarautz 2-Oiartzun 3
Aldez aurretik Asti Txikiko partidan Oiartzun faborito argia bazen ere, oso lehiatua izan da, Zarautz aurretik jarri da, eta azken uneraino ez dute lortu oiartzuarrek garaipena.
Aurrera 0-Eibar 4
VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.