EUSKAL PILOTA
Aurtengo Palako Banakako Txapelketa aurkeztu dute
Argazkiak: Innpala
Berrikuntzekin dator aurkeztu berri den 2021. urteko Palako Banakako Txapelketa
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi jokatuko dira. Saio bakoitzeko bi partida izango dira, 10 tantoko 5 jokotan onenak garaipena eskuratuko duelarik.
Innpala koadroko 9 pilotarik parte hartuko dute, 2020. urteko Txapelketa bereko sailkapena kontuan izanik: 1.Esteban Gaubeka, 2. Xabier Ibargaray, 3. Pablo Fusto, 4. Dan Necol, 5. Ibai Perez, 6. Iñaki Urrutia, 7. Iker Gordon, 8. Beñat Ibarguren eta 9. Asier Del Rio.
Ibon Garate ezin izango du azkenean partehartu Banakako Txapelketan, ez baititu gainditu sorbaldan dituen arazoak. Bestalde, Ibai Perezek ere sorbaldan arazoak izateaz aparte bursitisa pairatzen ari da eta beraz sestaotarrak ez du bere onenean hasiko lehiaketa.
Lehendabiziko jardunaldia datorren urtarrilaren 30ean lehiatuko da arratsaldeko 17:00etan, Beñat Ibarguren eta Asier Del Rioren artean, eta sailkapena lortzeko lehia izango da. Hurrengo bi jardunaldiak ere kanporaketa erakoak izango dira eta ondorengo hiruretan finalerdietako ligaxka bat jokatuko da, lehendabiziko bi sailkatuek finala jokatuko dutelarik.
Del Rio eta Ibargurenen arteko lehiako irabazlea Esteban Gaubekarekin neurtuko ditu indarrak hurrengo partidan. Gaubekak iaz lortu zuen bere banakako seigarrengo txapela eta bakarra falta zaio Oscar Insaustirekin berdintzeko. Pablo Fustori ere txapelketa bat gehio soilik falta zaio Insaustiren marka berdintzeko eta gainera Kutxabank Liga irabaztetik dator, Urrutiarekin batera.
Finalaurdenetako gainontzeko norgehiagokak honakoak izango dira: Pablo Fusto vs. Iker Gordon, Xabier Ibargaray vs. Iñaki Urrutia eta Dan Necol vs. Ibai Pérez.
Jarraian, aipaturiko finalerdietako ligaxka egongo da eta azkenik martxoaren 13an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, finala eta 3.-4.postuak zehazteko partida lehiatuko dira.
Hondarribiako Grand Slam Txapelketako finalerdiak jokatu dira
Urriaren 16an jokatuko da finala, Goikoetxea-Irastorza eta Beaskoetxea-Lopez bikoen artean
Urriaren 18an hasiko da Emakume Master Cupeko lau eta erdikoa
Guztira, 92 pilotarik eman dute izena, 32 pilota mistoarekin eta 60 pilota goxoarekin, urriaren 18an Larrabetzun hasiko den txapelketan
Lopetegi-Karrikaburu bikoteak irabazi du II. San Migel Xare Irekia
40 eta 33ko emaitzarekin irabazi zioten Etxeberri-Funosas bikoteari