HERRI KIROLAK/AIZKORA
Aurtengo Euskadiko Aizkora Txapelketak lehiatuko dira
Azkenean, eta Federazioak iritziz aldatu ostean, aurtengo Euskadiko Aizkora Txapelketaren maila guztiak jokatuko dira
COVID19 gaitzaren ondorioz aurtengo Euskal Herriko Aizkora Txapelketak bertan behera geratzen zirela ekainean jakinarazi bazuen ere, duela egun batzuk Euskadiko Herri Kirol Federazioko zuzendaritza batzordeak iritzia aldatu eta txapelketa hoiek antolatzea erabaki du, lehen, bigarren zein hirugarren mailan.
Pandemiak eragindako nahasmenak plangintza egokia gauzatzeko aukerak murriztu zituen uda hasieran, eta Federazioak ez zuen aukerarik ikusten aipatu lehiaketak antolatzeko baina, orain, egoera aproposagoa dela adierazi dute.
Federazioko zuzendaritza batzordeak argudiatu duenez, ekainetik hona gauza dexente aldatu dira, batez ere kirol jardueren inguruko neurri eta protokoloei dagokionez. Hasieran ziurgabetasun betean bazeunden ere, orain protokolo oso landuak eta zehaztuak daude, eta bestelako kirol ekitaldien antolaketaren esperientzia ere badago, guzti honi Egur Sport entrepresaren ezinbesteko babesa eta sostengua gehitu behar zaiolarik (txapelketen antolaketatik eratorriko kostuetan lagundu eta segurtasun protokoloak bermatuko ditu).
Gauzak horrela, azkenean Euskadiko aizkora txapelketak lehiatuko dira, lehen, bigarren zein hirugarren mailan, segurtasun baldintzak ongi betetzeko bitartekoak jarrita , dagoeneko data batzuk ezarriak daudelarik:
-Lehenengo Mailako finala azaroaren 29an lehiatuko da, aurretik sailkapen kanporaketa bakarra jokatuko litzatekeelarik hilaren 1ean.
-Bigarren Mailako txapelketari dagokionez, urrian bi kanporaketa jokatuko dira oraindik zehaztu gabeko datetan, eta finala berriz, azaroaren 15ean izango da.
-Hirugarren Mailan azkenik, urrian hiru kanporaketa egongo dira eta finala abenduaren 27an izango da, bertan sei aizkolari arituko direlarik (izen ematea irailaren 12ra arte egongo da irekita).
Urrezko binakako aizkolarien finalerako azken txartela jokoan
Binakako txapelketako azken finalistak erabakiko dira igandean Beasainen, Antzizar kiroldegian, eguerdiko 12:00tan hasita
Izeta IV.a eta Udane Ostolazaren errekor saiakerak Zarautzen
Bi harrijasotze marka saiakera ikusteko aukera izango da larunbatean Aritzbatalde kiroldegian
Euskal Herriko 8×8 Sokatira Txapelketa larunbatean Ibarran
Gizonezkoek 600 kilotan finala jokatuko dute Ibarran. Emakumezkoek 500 kilotan berriz, ligaxkako bigarren jardunaldia izango dute.