MENDI LASTERKETAK
Aurten ere ez da Leharrei mendi lasterketa egingo
Koronabirusaren pandemiak eraginda, 2020. urtean ez zen Leharrei Mendi Lasterketa jokatzerik izan. Eta antolatzaileek jakinarazi berri dutenez, 2021ean ere ez da jokatuko.
Antolatzaileek emandako azalpenean agertzen denez, koronabirusaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileekin ezinezkoa zaie lasterketaren parte hartzaileek eta herritarrek gozatzeko moduan antolatu.
Dagoeneko beraz datorren urteari begira jarri dira, 2022ko edizioa betiko eran antolatzeko modua izateko esperantza agertu dutelarik.
Jada martxoaren erdialdera, apirilaren 4an aurreikusita zegoen Leharrei Mendi Lasterketa atzeratzea erabaki zuen Leharrei Antolakuntza Taldeak, pandemiaren bilakaera ikusita.
Orduan, pandemiaren egoera aztertuz, antolakuntza lanean jarri zen beste egun batean egin ahal izateko baina aste batzuk geroago antolakuntzak lasterketa guztiz bertan behera uztea erabaki zuen, hau da, hurrengo edizioa 2021ean egiteko asmoarekin. Baina tamalez, orain jakin dugunez, aurten ere ezingo da lasterketa egin eta 2022ra atzeratu da hitzordua.
Leharrei Mendi Lasterketa
Leharrei Mendi Lasterketa Gabiria zeharkatzen duen lasterketa bat da. 24km-ko luzera eta 1300m-ko desnibela duen ibilbidea da. Lasterketaren irteera eta helmuga Gabiriako herrigunean izaten dira.
Lasterketa hau antolatzeko ideia garai bateko herribide zaharrak berreskuratzen hasi zirenean sortu zen. Hainbat auzolanen ondoren, herri bide sare bat garbitu zen eta konturatu ziren merezi zuela garbi mantentzeko egindako lan haiei jarraipena ematea.
Handik aurrera, lasterketa hau aitzakia bezala baliatzen dute urtero herribide zirkuitu hau garbitzeko. Era berean, ibilbidea markatuta egoten da urte guztian zehar, herritarrek eta ingurukoek herriko txoko ezberdinak ezagutu ditzaten eta, herritik irten gabe, mendi ibilaldi polit bat egin ahal izateko lehengoek erabiltzen zituzten bideetan barrena.
Mandoak igo ezin izan zuena, lasterketan
Berezitasun gisa, aipatzekoa da lasterketa honen azken zatia aldapa gora izango dela. Diotenez, eliza eraikitzen ari zirela, harria garraiatzen zebilen mando bat leher eginda bertan geratu zen; hortik datorkio azken aldapa honi bere izena, eta, ondorioz, lasterketari.
Oihana Azkorbebeitia: “Euskal ikurrekin eta euskal herritar gisa joaten naiz leku guztietara”
Munduko Kopan hirugarren izan berritan kalakan aritu gara Abadiñoko korrikalariarekin
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Aurtengo proban, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibokoa, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten
Eneko Gurrutxagak eta Maddi Mujikak irabazi dute Adunako mendi duatloia
2021eko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko irabazleak Enara Oronoz eta Eneko Gurrutxaga izan dira