FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan

Eka 10, 2013

Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena erakutsi zuten baina ezin izan zitzaien Aurreraren jokoari gailendu. 

Ekainaren 7an, ostiralez, iluntzeko 19:15etan partidua hasteko ordua zen , baina Arrasateko taldeak bidaia hastear zuela, Txirrindularien lasterketa bat oztopo, ordu erdi beranduago iritsi ziren Olaranbenbeko futbol zelaira. Aipamen bat besterik ez da ere, Olaranbe zelaia egoera ikusgarrian zegoen, belarra moztu berria eta botatako euri jasek azkarrago jarri zuten zelaia. Klubak hiru gizon omendu zituen urteetan zehar egindako lanagatik, eta dantzaria txistuaren soinuarekin batera, jokalariak eta epaileak lekuko, hasi zen norgehiagoka. Harmailetan jende dexente.

Aurrera hasi zen baloiaren jabetzaz menepean hartzen arrasatearrak, eta hauek, berriz, kontraeraso politak burutu zituzten. Eta horrela joan zen lehen zatia, aukerekin baina hutsean markagailuan.

Bigarren zatian, aldiz, Aurrerakoek aldaketa ugari eta onak egin zituzten, eta, horren ondorioz, berehala igarri zen nagusigoa: 1-0ekoa Leire Fernadezen jokaldi bikainari esker gauzatu zen 50. minutuan; pare bat arerio gaindutu ondoren hormarena egin eta bakar bakarrik atezainaren aurrean, jo baloiari eta barrura. Handik gutxira Sara Tazok defentsari bizkarra hartuz 2-0ekoa egin zuen, jaurtiketa gurutzatu baten bitartez.

Arrasatekoek, tarteka euren kalitatearen erakustaldiak egin zituzten jokaldi politak eta baloiaren erabilera ederra eskainiz; esaterako Melanik eta Ane Berazak. Aukerak ere sortu zituzten eta halako batean 2-1ekoa gauzatu zuen Oihana Aldaik; une batez berdinketa etor zitekeela ematen zuen; ligan ere berdinketa eman zelako bi talde hauen artean, baina Lorenaren lasterkaldiek agerian utzi zuten arrasatearren defentsa, eta  3-1ekoa egin zuen 80.minutuan. Halaxe amaitu zen partidua. Iñaki Alzolak, epailearen esanetan “oso partidu garbia izan da, eta lehia polita ikusi dugu”.

Aurrera de Vitoriak aurrera egiten du eta hurrengo aurkaria Añorga taldea izango da udako oporren bueltan, aurredenboraldian, abuztuaren 18an; hemendik sailkatzen denak saria izango du: Errealaren aurka jokatzea Beasainen abuztuaren 21ean, finalerdietan.

futbol1