ARRAUNA
Aulki mugikorreko Euskal Herriko Txapelketa gaur arratsaldean Orion
Gaur, larunbata 25, arratsaldeko 15:00tatik aurrera Orioko Oria ibaian lehiatuko da Euskal Herriko aulki mugikorreko txapelketa
Arraunketa olinpikoa da aulki mugikorra, eta kategoria eta maila desberdinetako ontziak aterako dira. Zehazki, distantzia luzeko edo iraupen proba esaten zaion modalitateko txapelketak izango dira.
Kadete mailako ontziek 4.000 metroko ibilbidea bete beharko dute Saikola eta Orioko zubiaren artean. Jubenil eta absolutuek, aldiz, 6.000 metroko ibilbideari egingo diote aurre, Mapiletik irtenda.
Irteera hartuko duten ontzi motak hauexek izango dira: arraunlari bateko, biko, lauko eta zortziko lemazaindunak, eta lemazainik gabeko bikoak eta laukoak.
106 ontzi uretaratuko dira, hauetatik 19 Orio Arraunketa Elkartekoak, kategoria ezberdinetan arituko direnak, zehazki:
– Kadete mailan 8
– Jubenil mailan 6
– Senior mailan 3
– Absolutoen mailan 1
– Arraunketa inklusiboa 1
Oriotarrek jakinarazi dutenez, bertako traineru jaitsiera ospetsua ere prestatzen ari dira jada. Otsailaren 22an izango da, 16.00etan hasita, eta laister emango dituzte xehetasun guztiak. Ibilbide luzea du probak; iaz mende laurdena bete zuen. Gertutik, Euskal Herritik baina baita urrunagotik ere, Mediterraneo aldeko lehiakideak erakartzen ditu Oriaren Traineru Jaitsierak.
Bestalde, pasa den igandean Portugaleteko VIII. Traineru Jaitsieran, Oriotarren emakumezkoen traineruak bandera irabaztea lortu zuen 4.000 metrotako distantzian bigarren izan zen Donostiarra traineruari 13 segundoko aldea aterata. Beraz, Iaz lortutako garaipena berrestea lortu du Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak Portugaleten jokatutako estropadan.
Gainera, Gipuzkoako txapelketako jardunaldia ere izan zen Orion iragan asteburuan, eta guztira, bederatzi domina irabazi zituzten Orioko ontziek.
Euskal Herriko aulki mugikorreko txapelketak Orion. Larunbata hilak 25 arratsaldeko 15:00 Orioko Oria ibaian. 106 ontzi uretaratuko dira, hauetatik 19 Orio Arraunketa Elkartekoak! Gonbidatuta zaudete!#aupaorio #mirotzak #etengabekoubera #arrauntheworld #hemengatoztink pic.twitter.com/YdNhw6OPQp
— Orio AE (@CRO_OrioAE) January 24, 2020
Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa 2020 Aulki Mugikorra:
Mailak (3): Kadeteak; Jubenilak; Absolutuak
Modalitateak (6): 1x_2x_4x_2-_4-_8+_Emakume&Gizon
Zarauzko Triatloia bertan behera geratu da
Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa 2021ko ekainaren 12an izango da, eta aurtengo dortsalak datorren urteari begira gordeko dira
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (VI)
Sergio Delgado Fernandez, Euskal Selekzioko hautatzaile eta eskalatzaileari elkarrizketa
[Gu ere bai!] Herri oso bat gailurrean
Everesteko espedizioa gogoratu eta omentzeko, Gu ere bai! ekimenak deialdia egin du asteburu honetan Euskal Herriko mendi gailurretara igotzeko