FUTBOLA

Atzeratu egin dira Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak

by | 2020/11/11

Argazkiak: fgf-gff.org

COVID19 gaitzaren eragina dela eta, Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak atzeratu egin dira

 

Indarrean dauden neurri murriztaileak aintzat hartuta erabaki da presidentea aukeratzeko batzar eguna atzeratzea. Bereziki, batzarrak egiteko edukiera mugatua hartu dute kontuan. Hortaz, ez dira azaroaren 23an egingo eta Juan Luis Larrearen ordezkoa ezagutzeko itxaron beharko dugu.

Gainera, Federazioak berak kaleratu duen agirian ez da zehazten zein egunetan egingo diren hauteskundeak, nahiz eta mahai gainean dagoen balizko data abenduaren bigarren hamabostaldiaren barruan kokatu daitekeen, betiere egoerak baimentzen badu.

Era berean, Hauteskunde Batzordeak egindako bileran onartu ziren behin betikoz hauteskundeetara aurkeztutako bi zerrendak: Garai Berriak eta Gipuzkoa, denon joko zelaia. Plataforma bakoitzaren hautagai nagusia, eta gaineko kideek duten hurrenkera onartu dira.

Hauek dira, 2020ko Azaroaren 09an, arratsaldeko 8 tan telematikoki elkartu ondoren, Gipuzkoako Futbol Federazioko Hauteskunde batzordeak aho batez hartutako erabakiak:

LEHENENGOA: GFF-FGFko presidente izateko eta honen direktibako kide izateko aurkeztu diren hautagaitzen aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez direnez, erabatez onartzen dira, Manuel Diaz de Marcosek burututako hautagaitza zein Adrian Merino Estrellak burututako hautagaitza, alegia.

BIGARRENA: E.A.E.n dagoen legealdi egoera dela eta, non 36/2020 eta 38/2020 dekretuak indarrean dauden, ezinezkoa da Azaroaren 23an ospatu beharreko Batzar Orokorra egitea eta, beraz, atzeratu beharrean aurkitzen gara. Guzti hau dela eta, gaur egun ezin da ospaketa data zehaztu. Atzeratze honen arrazoiak, osasuna babesteaz gain noski, dekretu hauek adierazten dituzten jende kopuru eta elkartze mugak ditugu. Izan ere hauteskunde araudiak eta Estatutuek erabakitzen dituzten xedapenak bete ezinean aurkitzen gara, eta, aldi berean, Batzar Orokorreko kide guztion mugimendu mugak ere baditugu. Horrela, Hauteskunde Batzarraren iritziz, ez daude ekintzaren ospakizunerako egoera egokiak eta, ez eta bozkatzaileak bertaratzeko ere. Beraz, ospakizunerako egoera egokia dagoenean, Batzar Orokorrerako deialdia egingo da. Dena den, eta indarrean dauden neurriak aldaketak jasan ditzaketenez, deialdi hau abenduaren bigarren hamabostaldian egiteko aukera aztertuko da, osasun egoerak eta legeak uzten badute behintzat.

FUTBOLA

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an

Arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida izango da; lehen bueltako azkena

Alaves 0-0 Reala

Alaves 0-0 Reala

Puntu banaketa izan dugu V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partidan. Reala-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 13an.