FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Athletic – Osasuna, urtarrilaren 9an

Athletic – Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren bigarren partida izango da. Urtarrilaren 9an jokatuko da, Athletic eta Osasunaren artean, astelehenarekin, gaueko 21:00ean hasita, San Mames fubol zelaian.
Aurtengo edizio honetan hiru talde lehiatuko dira Txapela eskuratzeko: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokauko dira finalerako sailkatzeko fasean. Lehenengo bien artean jokatuko da finala.
Sailkapena
Oraingoz ez da partida bat ere jokatu.
Lehen partida, Reala – Osasuna, abenduaren 31n jokatuko da.
Hurrengo partida
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida Reala – Athletic izango da. Urtarrilaren 14an jokatuko da, larunbatarekin, gaueko 21:00etan hasita, Anoetako futbol zelaian.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Euskal Herria Txapela: azken sarrerak
[IX.EHTxapela] Alaves 1-0 Reala
Alavesesk irabazi du IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren bederatzigarren partida
[IX.EHTxapela] Reala – Athletic, maiatzaren 4an
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren hamargarren partida
[IX.EHTxapela] Alaves – Reala, apirilaren 23an
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren bederatzigarren partida
[IX.EHTxapela] Athletic 0-0 Osasuna
Berdinketarekin amaitu da IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren zortzigarren partida
[IX.EHTxapela] Athletic – Osasuna, martxoaren 30ean
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren zortzigarren partida
[IX.EHTxapela] Osasuna 2-1 Reala
Osasunak irabazi du IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren zazpigarren partida