FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athletic hirugarrenez garaile Euskal Herriko Emakumezkoen Futbol Kopan

Abu 17, 2014

Bilboko Aste Nagusiaren barruan, giro ezin hobea izan da Bilboko Mallona zelaian Athletic eta Realak jokatu duten Euskal Herriko Emakumezkoen IV Futbol Kopako finalean.

Bilboko Konpartsek eta Euskal Herria Kirolak elkarlanean antolatutako partidan Athletik izan da nagusi 3-1ko emaitzairekin, honela Euskal Herriko Kopa hirugarrenez bereganatuz.

Loreto Errasti txupinerak txupina bota eta Asier Garcia pregoilariak ohorezko sakea egin ondoren hasi da partida.

Bizkaitarrak, Ane Otxoa, Eztizen Merino, Joana Arranz, Irene Paredes, Alazne Gomez, Arrate Orueta, Irune Murua, Eunate Arraiza, Izaskun Leoz, Vanessa Gimbert eta Jone Bilbaorekin atera dira lehen zatian.

Txuri Urdinen entrenatzaile den Unai Gazpiok aldiz, Cristina Cornejo, Nerea Gabirondo, Ainara Manterola, Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte, Sandra Ramajo, Eguzkiñe Peña, Leyre Fernandez, Idoia Agirre, Uxue Garmendia eta Aintzane Encinasekin hasi du partida.

Mallona zelaian bildutako zaleek bultzatuta, Athletic lehen minututik gogotsu irten da eta partidako bigarren minuturako aurretik jarri dira Vanessa Gimberten gol bati esker. Hala ere, zuri gorriak ez dira atzean sartu eta 6. minutuan Alazne Gomezek bigarrena gola egin du talde jokaldi on baten ostean.

Athletiken nagusitasuna nabarmena izan da lehen zati osoan eta Irune Muruak 23. minutuan partida ia itxita utzi duen hirugarren gola egin du.

Bigarren zatian bi taldeek aldaketa ugari egin dituzte eta partidak beste kutsu bat hartu du. Realak lehen zatian baloia izateko izandako arazoak atzean utzi eta zuri gorrien atetik gertuago jokatu dute. Bi taldeek izan dituzte aukerak, baina Maialen Zelaia txuri urdina izan da 60. minutuan aldea murriztea lortu duena. Hortik aurrera, Realak aldea gehiago murrizteko aukerarenbat izan badu ere, markagailua ez da mugitu eta partida 3-1koarekin amaitu da.