FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA

Athletic-Eibar, Euskal Herria Kopako 3. eta 4. postuak jokoan, larunbatean, Sondikan

2022/08/29

XII.Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren ‘A’ maileko 3. eta 4. postuetarako jokatuko dute Athleticek eta Eibarrek larunbatean Sondikan.  

 

Atzo jokatutako ‘A’ maileko finalerdietan Athleticek 3-1 galdu zuen Realaren aurka Berazubin, eta Eibarrek 0-3 Alavesen kontra Mintxetan. Hartara, finalean Reala eta Alaves izango dira, eta 3. eta 4. postuak zehazteko Athleticen eta Eibarren arteko norgehiagoka izango dugu larunbatean, irailak 3, Sondikako Basozabal futbol zelaian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Sarrera doan izango da bertara doazen guztientzat.

Epaileak

Athletic-Eibar partida honetan ondoko epaileak arituko dira:

Epailea: Ruiz De Erenchun Ceballos, Maria
Laguntzailea: Arbaiza Camino, Gaizka
Laguntzailea: Beci Eguia, Eneko

Zozketa

Zozketa egingo da Athletic-Eibar partida ikusten bertara joaten diren guztien artean ondoko sariak banatzeko (zozketako zenbaki bana emango zaie ikusleei futbol zelaian sartzean) .

  • Batzoki jatetxean, bi lagunentzako bazkaria.
  • Athleticen kamiseta bat.
  • Eibarren kamiseta bat.

 

‘A’ eta ‘B’ mailak

Aurtengo XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizio honen aurkezpenean esan bezala, aurten ere bi mailetan antolatu dugu Euskal Herria Kopa, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, Euskal Herria Kopa lehiaketa batean jokatzekoa da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan.

 

‘A maila’ egutegia

 

A MAILATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
A FINALERDIAK
2022.08.28 12:00
MINTXETA (Elgoibar)
Eibar
0-3Alavesehkirola.eus
2022.08.28 16:00
BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 •
Reala3-1Athleticehkirola.eus
A 3/4 POSTUAK
2022.09.03 17:00
Sondika
Athletic2-0Eibarehkirola.eus
A FINALA
2022.09.04 16:00
Azkoitia • ETB1 •
Reala4-1Alavesehkirola.eus

 

‘B maila’ egutegia

 

B MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A MULTZOA
2022.08.13 12:30
OIARTZUN
Oiartzun
0-0
[9-8 p.]
Mulierehkirola.eus
2022.08.13 12:00
SAN IGNACIO
San Ignacio1-0Berriozarehkirola.eus
2022.08.20 12:30
SAN IGNACIO
San Ignacio3-2Oiartzunehkirola.eus
2022.08.20/21
AURRERA
AurreraBertan
behera
Berriozarehkirola.eus
2022.08.27 12:15
BERRIOZAR
Berriozar2-4Oiartzunehkirola.eus
2022.08.27 12:00
SALESIANOS
Mulier1-0San Ignacioehkirola.eus
B MULTZOA
2022.08.13 18:00
USABAL [Tolosa]
Tolosa0-1Bizkerreehkirola.eus
20221.08.21
FADURA [Getxo]
Bizkerre15-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2022.08.27/28
TOLOSA
TolosaBertan
behera
Angeluko Isatsakehkirola.eus
B FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2022.09.04 12:00
San Ignacio
San Ignacio1-1
[7-6 p.]
Bizkerreehkirola.eus

 

Sarrerak 

 

Internet bidez  erosi ahal dira dagoeneko ‘A’ finaleko REALA – ALAVES partidako sarrerak.

Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/

 

 

Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena...

Asteburuko emaitzak: Osasuna eta Aurrera, hurrengo fasera

Asteburu honetan lehen faseari dagozkion bi partida jokatu dira EHko Emakumezkoen III. Futbol koparen baitan. Abantok Osasuna hartu zuen etxean larunbatean, eta 2-3ko emaitzarekin nagusitu ziren gorritxoak. Bestalde, igandean, Aurrera de Vitoria erraz gailendu...

Nekane Soriaren adierazpenak

Nekane Soria Realeko kontseilaria Realaren garaipenaz eta emakumezkoen futbolaz aritu da gurekin. https://www.youtube.com/watch?v=qvrx4Imchak