FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Athletic – Alaves, apirilaren 27an
Athletic – Alaves partida izango dugu III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 11. jardunaldian. Apirilaren 27an jokatuko da, larunbatarekin, San Mamesen, eguerdiko 13:00etan.
Talde bien arteko lehengo bueltako partida abenduaren 22an jokatu zuten Mendizorrotzan, eta orduko hartan 0-0 berdinketa agertu zuen markagailuak amaieran.
Bigarren bueltan gaude dagoeneko eta III. Euskal Herria Txapelaren azken aurreko partida izango dugu larunbatekoa. Sailkapenari begiratuta, atzeko bi postuetan dauzkagu Alaves eta Athletic. Dagoeneko badugu finalista bat: Eibar. Bigarren finalistaren lekua zabalik dago baina, eta Alavesek zein Athleticek, biek ala biek badute sailkatzeko aukera, Realak ere daukan bezala, horretarako aldeko emaitzak lortzen badituzte, jakina: Atheticek irabazita sailkatzea dauka azken partidan Realak irabazten ez badu. Alavesek, bere aldetik, lau puntu behar ditu eta Athleticen aurka puntu bat lortuta nahikoa izan dezake, gero azken partidan Realari irabazten badio; edo Athletici irabazi eta gero Realaren kontra berdindu. Ezin ezer aurreratu beraz, azken partida jokatu arte.
2018/19
III. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2018.08.31 | Eibar | Reala | |
2018.10.05 | Athletic | Reala | |
2018.10.21 | Eibar | Athletic | |
2018.11.04 | Eibar | Alaves | |
2018.12.17 | Alaves | Athletic | |
2018.12.21 | Reala | Alaves | |
2019.02.02 | Reala | Athletic | |
2019.02.23 | Athletic | Eibar | |
2019.03.09 | Alaves | Eibar | |
2019.04.14 | Reala | Eibar | |
2019.04.27 | Athletic | Alaves | |
2019.05.04 | Alaves | Reala |
Lehen itzulia jokatuta, Reala dago sailkapenaren buruan
Reala dagoeneko sailkatuta dago finala jokatzeko. Bigarren bueltarako, oraindik ere, jokoan dago lehen postua, bai eta bigarren finalista zein izango den.
Reala 3-1 Athletic
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida izan da. Bigarren partida irabazita, Reala sendotu da sailkapenaren buruan.
Athletic 0-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bigarren partida izan da. Golik gabe, Realak jarraitzen du sailkapenaren buruan