EUSKAL PILOTA
Ate joka da federazioen arteko GRABNI Txapelketa
GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa ospetsua da, Errioxakoa ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).
Aurten, GRABNI normaltasunera itzuli da bi urteko ziurgabetasunaren ostean eta txapelketaren oinarriak berreskuratu ditu, pandemiak azken bi urteetan aldatu ostean. Hitzordua bertan behera geratu zen 2020an, eta 2021ean, berriz, hainbat modalitaterik gabe eta lehiaketa-sistema murritzagoarekin egin zen.
Iaz, Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz agintari publikoek murrizketa desberdinak ezarriak zituzten eta horien ondorioz, lehiaketa egutegian onartutako txapelketa desberdinak garaiz kanpo martxan jarri behar izan ziren. Horrek txapelketa desberdinak garai berdinean antolatzea ekarri dzuen eta hori dela eta G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatu zen.
2021eko eredua beraz guztien aurkako atariko faserik gabe egin zen, eta kanporaketak eta finalak baino ez ziren jokatu, eta lurraldeka banatu ziren. Bada, aurten ligaxka itzuliko da eta Iparraldeko selekzioa ere berriro lehiatuko da. Horiekin batera, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako federazio klasikoak ere egongo dira.
Datorren asteburuan hasi eta apirilaren 10era arte lehiatuko dira, maiatzaren 1eko asteburuan izango direlarik finalak. Pilotariek 33 modalitatetan parte hartuko dute, frontoietan (motza eta luzea) eta trinketean.
Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitartean. Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak; Nafarroa eta Errioxa izango dira aurten egoitzak. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan izango dira ikusgai, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
- Jardunaldia, martxoak 13: Iparralde-Bizkaia, Araba-Gipuzkoa eta Errioxa-Nafarroa
- Jardunaldia, martxoak 20: Bizkaia-Araba, Gipuzkoa-Errioxa eta Nafarroa-Iparralde
- Jardunaldia, martxoak 28: Nafarroa-Gipuzkoa, Errioxa-Bizkaia eta Iparralde-Araba
- Jardunaldia, apirilak 3: Gipuzkoa-Bizkaia, Nafarroa-Araba eta Iparralde-Errioxa
- Jardunaldia, apirilak 10: Gipuzkoa-Iparralde, Bizkaia-Nafarroa eta Araba-Errioxa
- Jardunaldia, apirilak 24, FINALERDIAK (Nafarroan eta Errioxan)
- Jardunaldia, Maiatzak 1, FINALAK (Araban)
Bizkaia 1 taldeak irabazi du E.H-ko Bote Luze Txapelketa
Bizkaia 1 taldea hobeagoa izan zen eta 7-5 emaitzarekin nagusitu egin ziren Gipuzkoaren aurka
Arbek eta Lopezek irabazi dute Hondarribiako Grand Slama
Finalean Erkiaga eta Etxetori hiru setetan irabazita (15-7, 6-15 eta 5-3)
Euskal Selekzioak 5 final eta 2 titulo lortu ditu Trobada Mediterranea txapelketan
Nazioarteko ibilbideari jarraiki, Valentzia, Catalunya, Italia, Portugal eta Frantziako selekzioen aurka lehiatu da