EUSKAL PILOTA
Astebukaeran hasi da Euskal Herriko Ezker Paretako txapelketa
ASTEBURU HONETAN HASTEN DA AURTENGO EUSKAL HERRIKO EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA
74 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta guztira 190 bikote eta 550 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta martxoaren 8ko asteburuan bukatuko den txapelketan.
Joan den azaroaren 30ean, larunbatean, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ezohiko batzar orokorra egin zen, eta bertan onartu ziren E.E.P.F-k antolatzen dituen lehiaketa ofizial guztien araudiak.
E.E.P.F-k antolatzen dituen txapelketetatik lehena jokatzen Ezker Paretako Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa da eta izena emateko epea abenduaren 20ra arte egon zen zabalik.
Gaur hasten den Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honetan, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako federazioetako klubek parte hartzen dute.
Klubak:
Araba: 9.
Bizkaia: 18.
Gipuzkoa: 26.
Iparralde: 7.
nafarroa: 14.
Modalitateak eta mailak:
Eskuz Binaka Kadeteak: 16.
Eskuz Binaka Gazteak: 16.
Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 9.
Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 14.
Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
Eskuz Banaka Gazteak: 4.
Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 3.
Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 8.
Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 6.
Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 5.
Paleta Larruz Gazteak: 4.
Paleta Larruz 22 urtez azpikoak: 5.
Paleta Larruz Nagusiak Euskal Liga: 6.
Paleta Larruz Nagusiak Ohorezko Maila: 5.
Pala Motza Nagusiak Euskal Liga: 6.
Pala Motza Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
Frontenis Nagusiak Euskal Liga: 7.
Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
Zesta Punta Kadeteak: 17.
Zesta Punta Gazteak: 12.
Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 18.
Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
Txapelketa horrela antolatua dago:
Txapelketa 9 astetan zehar luzatuko da, 7 aste liga fasea jokatzeko eta finalerdi eta finalen asteburua.
1. jardunaldia: urtarrilak 12.
2. jardunaldia: urtarrilak 19.
3. jardunaldia: urtarrilak 26.
4. jardunaldia: otsailak 02.
5. jardunaldia: otsailak 09.
6. jardunldia: otsaulak 16.
7. jardunaldia: otsailak 23.
Finalerdiak: martxoak 02
Finalak: martxoak 08.
Jarraian lehenengo jardunaldiaren programa osoa:
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe
Pilotalekuak hutsik eta pilotari profesionalen lan harremanak kolokan
Eskuzko pilotariak aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearekin daude eta erremontekoak lan hitzarmenik gabe
Txapelketa guztiak atzeratu ditu Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak
Horren ondorioz, 2022ko Miarritzeko Munduko Txapelketa 2023ra atzeratu da sailkapen fasea bermatzeko