MENDIKO LASTERKETAK
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbeitia EMFKopa-ko lehen liderrak
Larunbat honetan, Tiritu Kultur Elkarteak, Ganguren MTk eta Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Bediako VI. Kolazino Mendi Egunak EMF Kopako zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen. 24 kilometroko lasterketan parte hartu zuten 400 parte-hartzaileen artean, emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia eta gizonezkoetan Asier Larruzea izan ziren lehenak helmugaratzen.
Oso ibilbide gogorrean, Bediako irteeratik metro gutxira jadanik lehen aldapa gogorrak zeudela, korrikalariak Mandoia, Gasteluzahar eta Zeata bezalako tontorretatik igaro ziren, oso teknikoak ziren jeitsierekin zein 1.700 metroko desnibela suposatu zuten igoerekin. Hasieratik, Azkorbebeitiak eta Larruzeak lasterketako lidertza hartu zuten eta ez zuten utzi Bediako plazan kokatuta zegoen helmuga zeharkatu arte. Durangaldeko korrikalariak 02:34:27ko denboran osatu zuen ibilbidea eta Enkarterrietako lasterkaria berriz 02:10:46ko denborarekin nagusitu zen.
EMF Kopako 5 probetako lehenengoan lortutako garaipen honekin, Azkorbebeitia eta Larruzea txapelketa honetako liderrak dira orain. Hurrengo hitzordua apirilaren 2an izango da, Mendaron lehiatuko den Kilimon Trail lasterketa hain zuzen ere. Honetaz aparte, Amurrio Trail, Urduñako Mendi Lasterketa eta Bastida Trail probak dira EMF Kopako gainontzeko lehiaketak.
24 kilometroko lasterketarekin batera 16 kilometroko lasterketa burutu zen, non kadete, gazte eta junior mailako korrikalariak EMF Kopako puntuazio gorena lortzeko borrokan aritu ziren. Junior mailan lehena Aingeru Sainz izan zen, jubeniletan Ibai Angulo izan zen azkarrena eta nesketan Jone Fuente .
SAILKAPENAK
GIZONEZKO SENIORRAK
1 Asier Larruzea
2 Hodei Samaniego
3 Imanol Goñi
EMAKUMEZKO SENIORRAK
- Oihana Azkorbeitia
- Malen Osa
- Andrea Garai
GIZONEZKO JUNIORRAK
- Aingeru Sainz
- Mikel Baz
- Jon Baz
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
- Jone Fuente
GIZONEZKO JUBENILAK
- Ibai Angulo
- Aitor Guerra
- Jon Arrieta
Gasteizko Ironman-a irailera atzeratu dute
Ironmanak irailaren 5ean izango du bigarren edizioa Gasteizen, 2020ko atzerapenaren ostean
Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga garaile Talai Mendi Trail lasterketan
Lasterketak 14 kilometro zituen eta guztira 228 korrikalarik parte hartu zuten
Eztizen Duque eta Aitor Zunzunegi nagusi Aiako Harria mendi lasterketan
Lehen edizio honetan guztira 164 korrikalarik amaitu zuten 15,6 kilometroko ibilbidea