EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Eibar 0-Alaves 1: Goranzko ibilibidean lehen hiru puntuak erdietsi ditu Alavesek
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: JUANAN RUIZ/FOKU [berria.eus] → berria.eus: Egun txarra etxekoentzat → naiz.eus: Amets europarra zapuztu dio Alavesek Eibarri (0-1) Eibar 0 - 1 Alaves Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Ramis, Junca; Dani Garcia...
Eibar 0-Real Sociedad 0, Errealak eta Athleticek jokatuko dute II. Euskal Herriko Txapelketaren finala
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA → berria.eus: Eibarrek eta Realak berdindu egin dute, golik gabe → naiz.eus: Derbia derbi, eta golik gabeko neurketa Ipuruan (0-0) Eibar 0 - 0 Real Sociedad Eibar: Dmitrovic, Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Jose Angel (Capa, 65'), Pedro...
Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran
SOKATIRA Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...