EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

2019/05/01

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.

Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.

Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.

Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak  aste honetan jokatuko dira. Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute,  apirilaren 26an,...