EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Finalak: EH Txapela, abuztuaren 4an ~ EH Kopa, irailaren 2an
II. Euskal Herria Txapela [gizonekoak] abuztuaren 4an jokatuko da, eta VIII. Euskal Herria Kopa [emakumezkoak] irailaren 2an, Athleticen eta Realaren artean bietan. Lekua eta ordua oraindik zehaztu gabe dago –
San Ignacio 0-2 Reala
Reala nagusi izan da Faduran jokatutako VIII. Euskal Herria Koparen bigarren finalerdian. Hartara, finala Erreala eta Athleticen artean jokatuko da, finalaren zelaia eta data oraindik zehazteke daude baina.
Athletic 3-Eibar 1
Athletic izango da VIII. Euskal Herria Kopako finalean, lehen finalerdian Eibarri garaituta. Bigarren finalerdia San Ignacio – Realaren arteko partidan erabakiko da, asteartean Faduran (Getxo).