EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Nazioartean onartua izan da Euskal Boxeo Federazioa
Euskal Boxeo Federazioa Nazioarteko Boxeo Federazioko (IBF) kide ofizial bezala onartua izan da
Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa
Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an egingo da Baionan
Eibar 2 – 1 Alaves
Eibar nagusitu da Ipuruan III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko laugarren jardunaldian. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 7 punturekin