EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
“Futbola ez da ofizialtasuna lortzeko errazena, baina badu eredu izateko aukera”
Euskadiko Futbol Federazioak ofizialtasunaren bidean harturiko erabakia aztertu, eta bere ustez aurrerantzean eman beharreko balizko pausoak azaldu ditu Salinas-Armendarizek
Alaves 0 – 0 Athletic
Berdinketarekin amaitu da III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko bosgarren jardunaldia. Lehenengo bueltako partida baten faltan, Eibar izango dugu neguko txapelduna, 7 punturekin
Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasuna aldarrikatuko du
Euskadiko Futbol Federakundeko batzarkideek eskatu dute Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzea