EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Elkartasuna Luis Mari Elustondorekin
Euskal Herria Kirola elkarteak elkartasuna adierazi nahi dio Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondori
Reala – Alaves, ostiralean
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 6. jardunaldia. Abenduaren 21an jokatuko da, ostiralean, 21:00ean. Lehen bueltako azken partida izango da
“Garrantzitsua, ezinbestekoa eta atzera-bueltarik gabea”
EFFko Batzarrak onartutako erabakia instituzioetan, federazioetan, klubetan, zelaietan, harmailetan… zintzoki defenditzea baino ez dagokigu guztioi