EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Hemen dugu IX. Euskal Herria Kopa
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko 12 taldek hartuko dute parte 2019ko EHKopan. Finala Azpeitian jokatuko da, abuztuan.
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an, ostiralekin, Bilboko Kafe Antzokian, 17:30ean
Athletic – Eibar, otsailaren 23an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 8. jardunaldia. Otsailaren 23an jokatuko da, larunbatean, 20:45ean.