EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Alaves 1 – 1 Eibar
Berdinketak ez du ezer aldatu III. Euskal Herria Txapelaren sailkapenean: Eibarrek buruan jarraitzen du eta hiru partidaren faltan erabakitzeke dago Txapelaren finala
.
[BIDEOA] Javier Clemente, Euskal Selekzioaren langintzaz
Javier Clementek Panamaren aurka egingo du debuta eta euskal jokalaririk onenak eraman nahi ditu bertara [BIDEOA: hamaika.eus]
Euskal Herriko K-1 Selekzioak 4 domina eskuratu ditu Mundu Kopan
2 zilar eta 2 brontze ekarri ditu K-1 kick boxing-eko Euskal Herriko Selekzioak 2019 Irish Open Mundu Kopatik