EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Maialen Goirizelaia: “Euskal selekzioan nahi zaitugu”
Javier Clemente euskal selekzioaren hautatzailea Ameriketara joandako euskaldunen ondorengoak selekzioan jokatzearen aldekoa da…
Ekain Rojo: “Amerikako diaspora eta euskal selekzioa”
Javier Clemente euskal selekzioaren hautatzailea Ameriketara joandako euskaldunen ondorengoak selekzioan jokatzearen aldekoa da…
[BIDEOA] 12 talde, Euskal Herria Koparen bila
KiKe Zurutuza (Euskal Herria Kirola), Euskal Herria Koparen IX. edizioaren gaineko elkarrizketa, hamaika.eus telebistan