EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic 1 – 1 Alaves
Gaurko berdinketarekin, III. Euskal Herria Txapelaren finalean izango dira, batetik, Eibar, eta bestetik, Reala edo Alaves, azken partidaren emaitzaren arabera
Mulier 4 – 1 Berriozar
Emaitza honekin Mulier FCN zuzenean pasako da bigarren fasera, 4. multzoan. Beste multzo bateko (oraindik erabaki gabe) sailkatuaren kontra jokatuko ditu final-laurdenak
Genêts – Aviron, maiatzaren 1ean
2. multzoko kanporaketa izango da Genêts-Aviron partida hau. Irabazleak Alavesen kontra jokatuko du 2. fasera nor pasako den erabakitzeko