EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Selekzioko partaideen emaitza Zermatteko lasterketan
Azkorbebeitia, Iñarra, Larruzea eta Alonso lehen hogeien arteko postutan sartu dira Zermatten jokatutako
Munduko Kopako lasterketan
Kike Zurutuza: “Euskal selekzioa ez dago bere unerik gorenean”
Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuzari UZTARRIA Azpetiko herri aldizkarian egindako elkarrizketa
#EBRC 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron
Euskal Errugbi Ligako [EBRC] A Multzoko 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron. Hilaren 24an jokatuko da B Multzoko 1. jardunaldia: Ordizia-Anglet eta Bera Bera-Biarritz