EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Kike Zurutuza: “Euskal Herria Txapela denboraldiko lehen titulua da”
Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuzari mundodeportivo.com kirol agerkarian egindako elkarrizketa [ES]
Athletic – Reala, IX. Euskal Herria Kopako finalean
Athletic – Reala taldeen artean jokatuko da IX. Euskal Herria Kopako finala, abuztuaren 24an, 16:00etan, Garmendipe zelaian, Azpeitian
Reala – Eibar, III. Euskal Herria Txapela 2019ko finalean
III. Euskal Herria Txapelako finalaren aurkezpena: Tolosa Udaleko, Tolosa F.K.eko, Realeko, Eibarko eta Euskal Herria Kirolako ordezkariak, Periko Alonsorekin batean