EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic 2-0 Reala
Athletic-ek eskuratu ditu IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren partidako hiru puntuak. Hurrengo partida, Athletic-Alaves, irailaren 22an jokatuko da San Mamesen
Athletic – Reala, abuztuaren 30ean
Athletic – Reala izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren partida. Abuztuaren 30ean jokatuko da, ostiralean, San Mamesen, gaueko 22:00etan
Osasuna 0-0 Eibar
Osasuna eta Eibar puntu banarekin joan dira etxera IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren lehen partidan. Bigarren partida, Athletic-Reala, abuztuaren 30ean jokatuko da