EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Eurokopa 2020, San Mamesen?
Indar Gorrik eta Herri Norte Taldeak elkarretaratzea egin dute 2020ko Eurokoparen aurka “Eurocopa honi ez, ez gure harmailetan” lelopean
Reala – Eibar, azaroaren 30ean
Reala – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida. Azaroaren 30ean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan
Athletic gorago, EHTxapelako sailkapenean
IV. Euskal Herria Txapelako seigarren eta zazpigarren partidak jokatuta, Athletic buruan gotortu da sailkapenean