EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Inaxio Perurena eta Joseba Ostolaza 200 kiloko harri errektangularrarekin lehiatuko dira
Iragana eta orainaldia lotzen duen haritik lehiatuko dira harrijasotzaileak txapelketa ezin interesgarriagoan
Dena prest dago Lau eta Erdiko Emakumeen aurtengo txapelketaren finaletarako
Pilota goxoarekin Patri Espinar eta Leire Etxaniz neurtuko dira, eta pilota mistoarekin Miren Larrarte eta Miriam Arrillaga
Lehen Mailako bost euskal taldeeetako entrenatzaileak, elkarrekin futbolaz hausnartzen
Lehen mailako bost euskal taldeen entrenatzaileekin solasaldia atzo Donostian