EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Urrezko binakako aizkolari txapelketa jokatu da Deban
Larrañaga-Rekondo bikoteak garaipena eskuratu du Mugertza-Alberdi mendean hartuta eta emakumezkoetan Nerea Sorondok Itxaso Onsalori gailendu zaio
Euskal Herriko Goma Gaineko Soka Tira Txapelketa abian
Irlandako mundiala ortzimugan, datorren larunbatean hasiko da Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa
Euskal Herriko waterpolo selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan
Senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek txapelketa garrantzitsu honetan izango dira denboraldiaren amaieran