EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Aulki mugikorreko Euskal Herriko Txapelketa gaur arratsaldean Orion
Orotara 106 ontzi uretaratuko dira eta sei modalitate ezberdinetan arituko dira kadete, jubenil, eta absoluto mailako arraunlariek
Beti Gazte, sokatiran jaun eta jabe, bihar berriro lehian Idiazabalen
Orainarte erakutsitako nagusitasunari segida emanez lesakarrek beste bi txapela janzteko aukera izango dute
Hasiera eman zaio mendi lasterketen 2020ko Rankingari
Kalamuako jaitsieran Mikel Zabalegi eta Irune Ruiz de Gauna nagusitu ziren larunbateko lasterketan