EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Emakume Master Cup txapelketa Antzuolan
Larunbatean lau partida jokatu zituzten, bi 16 urtez azpikoak eta bana pilota goxoarekin –promoziokoa– eta mistoarekin.
Aldaketak eman dira Euskadiko Futbol Federazioaren organigraman
Mikel Etxarri juntakide berria arituko da kirol zuzendaritzaz
Alaves-Athletic, otsailaren 23an
Alaves-Athletic otsailaren 23an jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako bostgarren partida izango da