EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Mendi Eskiko Euskal Herriko Banakako Txapelketa igandean
Azkenean Pantikosan lehiatuko den txapelketarako deialdia eman dute Euskal selekzioaren hautatzaileek
Bizkaian Kirola ere Euskaraz ekitaldia izan zen astelehenean
Bizkaian kirol mundua euskalduntzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zuten eragile ezberdinek
EH Kirola eta Baiona Futbol Taldearen arteko akordioa sinatu da
EUSKAL HERRIA KIROLA Kike Zurutuza (EH Kirola), Jon Laplace Artano eta Guilhem da costa Mongabure (Baiona Futbol Taldea)AKORDIOA DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA-BAIONA FUTBOL TALDEA, EH KIROLA PROIEKTUA SUSTATZEKO Baionako Futbol taldea orain dela 5 urte...