EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Sokatira, Getxon irailean egingo den mundu txapelketari begira
Euskadiko Herri Kiroletako Federazioko Presidente Jose Antonio Lopategirekin elkarrizketa
Eibar-Reala, bertan-behera
RFEF-eko Konpetizio Batzordeak bertan-behera utzi du igande honetan jokatzeko zen Eibar-Reala partida, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, airean dioxinak eta furano maila altuak direlako.
Herri kirol jaialdia igandean Oñatin
Aizkoran 23 urtez azpikoen binakakoa eta emakumeen banakako txapelketak ikusgai eta urrezko harrijasotzaileen jardunaldia ere izango da