EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Realak jarraitzen du buruan
Bigarren bueltako lau partida jokatuta, Realak jarraitzen du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da
Oriaren Jeitsiera lehiatu zen iragan larunbatean
Emakumezkoetan Orioko trainerua eta gizonezkoetan Hondarribiko Ama Guadalupekoa nagusitu ziren
Euskal Herriak beste hiru domina eskuratuta amaitu da Munduko Sokatira Txapelketa
Munduko Txapelketan euskal taldeek orotara 8 domina lortu dituzte eta Euskal Selekzioak 6.