EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Kirola… etxean
Covid19 birusaren pandemiaren hedapen azkarraren ondorioz, gobernuek ezarritako neurriek eragin zuzena dute kirol jardueran
Aitor Francesena surf egokituko munduko txapelduna
Mundu mailako bere bigarren urrezko domina da honakoa, aurrenekoa 2016. urtean erdietsi zuelarik
Ezkurra II-Zubirik 40-39 irabazi diete Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.ari
Partida honen ondotik itxi egin dute Galarreta pilotalekua eta bertan behera gelditu da Sagardoaren Txapelketa