EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (IV)
Aitor Ajuria Elkorobarrutia (1995, Otxandio, Bizkaia), Euskal Selekzioko mendi eskiatzaileari elkarrizketa
Errugbi Euskal Ligen denboraldia amaitu da
2020-2021 denboraldia noiz hasiko den ez du jakitera eman momentuz Federazioak
Hegoaldeko igeriketa txapelketa guztiak ezerezean geratu dira
19-20 denboraldi honetako Hego Euskal Herriko lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki da, edozein kirol-modalitatetan