EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Reala lehena, Osasuna bigarrena
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren partida guztiak jokatuta, Reala eta Osasuna dira lehen postuetan: bien artean jokatuko da finala
Bizkaia zein Gipuzkoako Arraun Txapelketak lehiatu berri dira
Orio eta Ondarroa emakumezkoetan eta Hondarribia eta Santurtzi gizonezkoetan nagusitu dira Gipuzkoako eta Bizkaiko Arraun Txapelketetan
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan