EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
2020 Behobia-Donostia bertan behera
Pandemiaren eraginez, antolakuntzak ezin du lasterketaren inguruan aritzen diren lagun guztientzat inguru erabat segurua bermatu
III. Euskal Pentatloi Saria Azpeitian jokatuko dute datorren larunbatean
Hamasei kirolarik neurtuko dituzte indarrak irailaren 5ean Azpeitiko zezen plazan, finalerako sei txartelak jokoan daudelarik
Nafarroako ingude eta aizkora txapelketak larunbatean jokatu ziren
Aizkoran Soroak irabazi zuen eta Larretxearekin batera mailaz igo zen; ingudean Finol nagusitu zen emakumezkoetan eta Marturet gizonetan