EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen ematea
Izena emateko epea Irailaren 14tik Urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da
Jon Erguinek eta Maria Gomezek irabazi dute Igartzako Mendi Duatloia
Bikoteei dagokionez, Mikel Zabalegi eta Asier Aseginolaza izan dira lehenak helmugaratzen
Abiatzear da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Hiru talde gipuzkoar eta bost lapurtar neurtuko dira irailaren 20an hasi eta urriaren 18an amaituko den txapelketan