EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Iker Eskibel eta Xabier Berasategi, Euskadiko txapeldun berriak
Araban jokatu zen afizionatuen Euskadiko Txapelketa, 23 azpikoetan Berasategi eta elitekoen mailan Eskibel izan zirelarik irabazleak
Abiatzear da aurtengo Hondarribia Grand Slam zesta punta txapelketa
Hilaren 18an hasi eta urriaren 16an amaituko da eta pilotariak bi multzotan banatuak arituko dira lehian
Inhar Urruzuno, zortzigarrenez Bizkaiko Harri Txikien txapelduna
Urruzunok 70 (32+17+21) jasoaldi egin zituen, Jon Gisasola Zelai V.ak 56 (23+13+20) eta Julio Jimenezek 45 (20+11+14)