EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Ane Mintegi Euskadiko tenis txapelduna
16 urteko idiazabaldarrak 6-2 eta 6-4 irabazi zion Mercedes Aristegi bizkaitarrari
Euskadiko harri txikien harri-jasotze txapelketa jokatuko da urriaren 3an
Zazpi harri-jasotzaile arituko dira: Josetxo Urrutia, Gorka Etxeberria, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi, Iraitz Arruti, Jagoba Otaegi eta Manex Aburuza
Euskal Herriko Bote Luzea txapelketako finalerdiak atzeratu dira
Bizkaia 1 eta Senpere 1 eta Bizkaia 2 eta Amikuzeren artean ziren jokatzekoak finalerdiak