EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Alaves-Athletic, bihar
V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bigarren partida izango da Alaves-Athletic partida. Mendizorrotzan jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan
Nadia Erostarbe, txapeldunordea Portugalgo MEO Cup of Surfing txapelketan
Ariane Ochoak ez zuen bigarren aukerako kanporaketa gainditu eta Aritz Aranburuk agur esan zion txapelketari finalaurdenetan
Oiartzun-Osasuna, X. EHKopako bigarren fasean
X. Euskal Herria Kopako bigarren fasea aurrera doa. Urriaren 3an jokatuko da, larunbatean, 18:30etan, Oiartzungo futbol zelaian