EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Alaves 1-0 Athletic
Alavesek irabazi egin du Mendizorrotzan V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bigarren partida. Aurtengo edizioko bigarren partida izan da
Hondarribiako Grand Slam Txapelketako finalerdiak zehaztuta geratu dira
Datorren ostiraleko finalerdiak honakoak izango dira: Beaskoetxea-Lopez vs Olharan-Etcheto eta Olha-Del Rio vs Goikoetxea-Irastorza
Oiartzun 2-2 (3-5 p.) Osasuna, X. EHKopako 2. fasean
Penaltietan erabaki da X. Euskal Herria Kopako 2. faseko partida Oiartzungo futbol zelaian. Osasunak 2. taldeko irabazlearen aurka jokatuko du orain