EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Osasuna-Athletic, larunbatean
Larunbatean jokatuko da Osasuna-Athletic norbehiagoka. Ordua aldatu egin da baina: 18:30etan hasiko da partida, Sadar futbol zelaian.
Bera Berak Zvezda talde errusiarraren aurka jokatuko du European Leagueko kanporaketa
Lehen partida azaroaren 14-15ean jokatuko da Donostian eta bueltakoa Errusian astebete beranduago, hilaren 21-22an
Euskal Herriko lehenengo Sega Sail Txapelketa jokatuko da igandean
Emakumeen eta gizonen Euskal Herriko I. Sega Sail Txapelketa berria antolatu du Almitza sega elkarteak