EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Harri-jasotze eta ingude-altxatze txapelketak Maeztun
Harrian Aimar Galarraga eta Jagoba Otaegik 6.842 kilo altxatu zituzten eta ingudean Estibaliz Cidadek 116 jasoaldi egin zituen
Kutxabank Pala Ligako lehenengo jardunaldia jokatu zen larunbatean
Garate-Ibai Perez bikotea 3-0 nagusitu zitzaion Ibarguren-Ibargarayri eta Necol eta Gordonek 3-2 Gaubeka-Del Riori
Julen Olano nagusitu da Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketan
Lau aizkolarik neurtu zituzten indarrak eta azkenean leitzarrak lortu zuen garaipena eta hurrengo kanporaketarako txartela