EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Ansa II.a-Aizpuru III.a eta Urriza-Labaka bikoteak finalerdietarako sailkatu dira
Goikoetxea V.a-Endika bikoteak 40-33 galdu zuen Urriza eta Labakaren aurka, eta Juanenea-Larrañagak, 40-32 Ansa II.a-Aizpuru III.aren aurka
Reala 1-1 Eibar
Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren seigarren partidan. Alaves-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 23an.
Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Lasarte-Orian
Emakumezkoen 3000 metroko lehiaketan Itxaso Alonsok egin zuen denborarik onena eta gizonezkoetan Haigor Arangurenek