EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Alaves – Eibar, asteazkenean
Gaueko 22:00etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zazpigarren partida izango da
Beaskoetxeak eta Manzik irabazi dute Gernika Grand Slam Txapelketa
Finalean Antxon eta Zabalari 2-0 irabazita (15-11, 15-11)
Pala Ligako zazpigarren jardunaldia lehiatu da
Necol eta Gordonek 3-1 irabazi zioten Gaubeka-Del Rio bikoteari (8-10,10-7,7-10,9-10)