EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

2019/05/01

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.

Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.

Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.

Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:

Neguko txapelduna: Alaves

Neguko txapelduna: Alaves

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehenengo hamar partidak jokatu direnean, hau da, lehen buelta amaituta, Alaves da sailkapenaren buruan

Reala 1-1 Osasuna

Reala 1-1 Osasuna

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida. Osasuna-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, otsailaren 7ko asteburuan.