EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Herria Mendi Erronka bertan behera utzi dute
Ekainaren 5erako aurreikusita zegoen Leitzako mendi lasterketa ezaguna ezingo da aurten egin eta dagoeneko 2022ra begira jarri dira antolatzaileak
Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan
Datorren igandean lehen faseko azkeneko jardunaldia jokatuko dute eta finalerdietan arituko diren lau hirukoteak zehaztuko dira
Bizkaia Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da ostiralean
Hirugarren jardunaldi honetan ematen diren emaitzek zehaztuko dute txapela nortzuen artean jokatuko den